Gaztaina / Gaztainadia

Fruitua, kultura, paisaia eta tradizioa

Oskoladun fruituen artean berezia da gaztaina, koipe eta kaloria gutxikoa izanik, nutrizio kalitate handikoak eta energetikoak izateaz gain, fibra, potasio eta C. bitamina ugari dute, halaber, glutenik gabeko karbohidratoak dira. Bihotz-osasunerako onak, asegarriak, antiinflamatorioak eta asntioxidatzaileak izanik, dijestio osasuna hobetzeko, hezurretarako eta zeliakoendako aproposak dira.

Gaztainondoa mendeetan zehar Nafarroako iparraldeko basoetan funtsezkoa izan da, bere fruituak eta egurra ezinbestekoak izan dira elikadura ela landa eremuko bizitzan belaunaldi askorentzat.

BasaBIOtzan bi gaztainadi mota lantzen ari gara:

Gaztainadi gaztea, ezarri berria: Eremu forestal batean, berez etortzen diren gaztainondo sativaren oinetan frututarako barietateak txertatu ditugu eta soiletan landare berriak sartu ditugu.

Gaztainadi tradizionalaren berreskurapena: Ehundaka urte dituzten gaztainondoz osatuta, gure aspaldiko arbasoek txertatutako bertako barietateak, lurraldera erabat egokitutako erraldoiak.

Hurra / Hurriztia

Bioaniztasuna eta basoaren zaporea

Hurrak oso estimatuak dira bere zaporea eta nutriziorako dituen onurak direla eta, koipe osasungarriak, proteinak, fibra eta mineral ugari dituzte.

Hurritza ere paisaia eta kulturaren parte da. Zuhaitz iraunkorra da, baso inguru hezetan ongi hazten dena, multzo txikietan hazten dira, bestelako espeziekin nahaztuz bioaniztasun handiko basosak sortuz.

Bere fruitu gozoak gain beste doai asko ditu eta funtzio garrantzitsua bete izan du zonaldean. Muga eta erreka bazterretan ikusten ahal ditugu eta bere makil malguak oso estimatuak dira hanbat laboretarako, saskigintza besteak beste. Sinismenetan eta aspaldiko mitoetan presentzia handiarekin agertzen da.

BasaBIOtzan gure ingura egokitutako hurritzak hazten ditugu, lurra, arbola eta ekosistema zaintzen duen lanketa eginez.

Gure hurriztia berriki ezarritako landaketa da, lau barietate tartekatuz. Era tradizionalean kudeatzen dugu, mekanizatu gabe eta bere hazkuntzan eta ziklo naturalean ahalik eta gutxien eraginez.