GURE PROIEKTUA
BasaBIOtza:
Basoaren bihotzetik
BASABURUAN JAIO DEN PROIEKTUA
BasaBIOtza proiektu familiarra da, laborantza, lurraldea eta elikadura batzen dituena.
Gaztainondo eta hurritzak era ekologikoan lantzen ditugu BASABURUA haranean, Nafarroako iparraldean tradiziozko laborantza erabilerak berreskuratzeko asmoz. gure ekarpena egin nahi dugu landa eremuko paisaian, lurrari balio emanez eta nutrizio kalitate handiko produktuak eginez.
Prozesu osoaz arduratzen gara: arbolak landu, fruitua bildu, gure obradorean eraldatu eta hurbileko denda, azoketan etan gure on-line dendan saltzen ditugu.
Gu:

Garazi
Gazte nekazari bezala 2025ean instalatua. Ilusio handiz ekin dio ikasteko eta bere inguruan ekarpena egiteko moduko proiektu honi. Gaztainedi eta hurrizki familiarraz arduratzen da eta frutuaren lehenbiziko eraldaketa (deskaskaratu eta xigortu) egiten du. Komunikazioaz et gaztain eta hurren hurbileko salmentaz ere arduratzen da.

Xabier
Basogintzan teknikoa, gaztainedien berreskurapenaren apasionatua, inausketak, txertoak eta kudaketa orokorraren jakintza teknikoaz arduratzen da.

Laura
Bigarren eraldaketaz eta bere produktuen komerzializazioaz arduratzen da, Garazik ekoizten dituen gaztain eta hurraz eta hurbileko beste hainbat produktuekin cremak eta pateak egiten ditu. Bere proiektuak “Fruitu lehorrez egindako elikagaien elaborazio eta komerzializazioa”.honako diru laguntza jaso du:

FRUITU LEHORREZ EGINDAKO ELIKAGAIEN ELABORAZIO ETA KOMERZIALIZAZIOA
Landa-enpresa berriak abian jartze
Plan Estratégico de la PAC 2023-2027 / 2023-2027 NPEaren Plan Estrategikoa





